Zorte on! eta Ikusi arte

Ikusi arte, zorte on eduki dezazuela. Eutsi goiari!!
Erlojuaren kontra

Aste honetan HABE3ko ahozkoak, hurrengoan HABE2koak.
Aukera duzuenok, onena eman!
Bihar greba
HABEko azterketako testuak eta beste
Azterketara joan zaretenok emaitzak noiz irtengo ezin itxaronda bazaudete, hona azterketetan erabilitako testuak (egokituta erabili ziren, hemengoak horixe faltako dute):
HABE2
HABE3
Bestalde, ahozko azterketa horretarako trebatu beharra edukiko duzue, ez bada ere, zelan egin behar den jakiteko eta entzungaietan zer edo zer ganoraz egin ahal izateko. Horretarako martitzenetan entzungaiak-eta egingo ditugu.
Bitartean, aprobetxa itzazue egun eder hauek.
Eta hona asteon egindakoak.
Astelehenean: HABE3
Gainera, EGA azterktako ahozko proba eduki behar duzuenontzat interesgarria izan daitezke hauek, 2009an EGA azterketan erabili omen zirenak:
Astelehenean erabilitakoak: [1], [2],
[3], [4], [5], [6], [7], [8], [9]
Beharbada, esatea soberan egongo da, baina: Ez erre materiala. Klik egiten baduzu, saioa egiteko erabili.
Azterketitis maiatzaren 4an
Gaur HABE3ko 2009ko maiatzeko azterketa egin dugu, entzungaiak kenduta, berriro.
HABE3koa azterketa horretara doazenek eta HABE2 besteek.Biak 2009ko maiatzekoak.
Gaurko azterketak: HABE2 eta HABE3
Hurrengo eguenean ahozkoari egur apur bat eman behar diogu.
Zorionak EGAn aurrera segitzen duzuenoi eta IRALEkoa lortu duzuenoi! Besteok ekin gogor HABEko azterketei, eskura daukazue eta!
Beroketan segitzeko
Gaur HABE3ko 2009ko urriko azterketa egin dugu, entzungaiak kenduta.
HABE3koa egin dugu, alde batetik, askok hori egingo duzuelako, zuek edukiko duzuenaren nahikoa antzerakoa da nahiz eta ariketa batzuk aldatu diren. Entzungaiak kentzearenak ere badu zergatia; aurten hasita, HABEko azterketetan idatzizko azterketatik banatuko da eta ahozko proba egiten den egun berean egingo da. Beraz, guk ere banatuko dugu eta datorren eguenean egingo ote dugun ez dakigu.
Hemen gaurko azterketa
Hemendik aurrera, gogoan eduki, astero azterketa oso bat egingo dugu martitzenez.
Beroketan hasteko
Gaur HABE2ko 2009ko urriko azterketa egin dugu, entzungaiak kenduta.
HABE2koa egin dugu, alde batetik, gehienok hori (ere) egingo duzuelako, beste aldetik HABE3koaren anaia txikia delako, nahikoa antzerakoa nahiz eta ariketa batzuk egon ez. Entzungaiak kentzearenak ere badu zergatia; aurten hasita, HABEko azterketetan idatzizko azterketatik banatuko da eta ahozko proba egiten den egun berean egingo da. Beraz, guk ere banatuko dugu eta datorren eguenean egingo dugu.
Hemen gaurko azterketa
Hemendik aurrera, gogoan eduki, astero azterketa oso bat egingo dugu.
Datorren astera arte
Horixe, dena ondo bidean, datorren astelehenean klasean edukiko nauzue akuilatzen eta zer edo zertan lagundu nahirik; aurretik jakingarri pare bat:
- HABEko azterketak egin ahal izateko izena emateko epea zabalik dago eta datorren hilaren 21ean ixten da.
- Azterketetarako lau aste besterik ez denez falta, berriro hasiko gara azterketekin jo eta kean, martitzenean HABE2koa egingo dugu, beraz, sasoiz etorri.
Informazio gehiago gura izanez gero, hemen baldintzak, epeak eta matrikula bideratzeko era
Ohe ingurutik
Ezin lagundu izan dizuet azken egun hauetan baina, dakidanez, benetako kalitatekoa eduki duzue, ahalik eta ondoen egin
Antzerki munduan dioen moduan:
merde, merde, merde!
Zorte ona opatzeak zorte onik ez omen dakar
